XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nik auzia garbitu ta erabaki bear det. Orregatik emen gelditzen dira baituta Petrikillo deitutakoa, sasi-medikutzan jardutzen dalako; ta beste gizon ori. (Tomax'engatik) Ni agintari bezela ostikopetu naulako....

Tomax - Nik? (Asarre) Ez jauna!
Justo - Zuk, bai!

Joxepa - Gure etxera nork bidali zaitun jakin nai nuke. Salatariari lepoa biurtuko nioke. ¡Petral alena! ez bestena.

D. Gabino - (Iskanbilla sortzera dijoala ikusirik, paketsu) Ea, Ea! Osasuna ta pakearengatik, D. Justo, eskatzen dizut ez dezazula auzi ori aurrera eraman. Zuk ez uste arren, Petrikillo sendalaria kuranderoa ta ni medikua ongi antolatzen gaituzu. Ez al gabiltza biok gaxoak senda naiean? Eri diranetatik eta ezln konta añakoak dituzute nork ez du senda nai?... (isilunea). D. Justo, zure alaba ere, txonkatillako ezurra nik gaizki jarri niolako edo Petrikillo'rengana etorria da sendatzera. (Aitorkizun orrek zarztada aundia sortzen du).

D. Justo - Nere alaba? Ez diteke! Nik ezer jakin gabe!
D. Gabino - Bai, zure alaba. Ez dezu naiko noski, presondegira sar dezaten?

Joxepa - Beraz emen izan diran ama-alabak zure andre ta alaba ziran? (algaraz) Xankome edo!

Petri[killo] - Egi-egia da D. Gabino'k esandako guzia.

Tomax - (Parrez) Ja! ja, ja!

D. Gabino - Ez dago ondo iñorengatik iseka egitea.

D. Justo - Nere alaba (Petri'rengatik) orren eskutan jarri ba-da jakin zazute nere baimenik gabe izan dala.

D. Gabino - Jakiña!, esan bearrik ez dago.

Petri[killo] - Oñaze ta min ta eritasunak baimenik eskatu gabe etortzen bait dira!

D. Justo - Ala gertatu dan ezkero ta zure naigabetik obeto zaudela ikusirik (Petri'ri) zurekin itzegin nai det eta zenbait galdera zuzendu bear dizkitzut.

Joxepa - Bai, bai bakarrik utziko zaituegu or txokoan. Zoazte (Senarrari lagunduaz).

D. Gabino - Nere aldetik ez dezute eragozpenik...

D. Justo - Galdera bat edo beste ez da gauza aundirik. (Bazter batean D. Justo ta Petri biltzen dira elkarrekin mintzatuaz).

Tomax - (D. Gabino'ri) Nik ere ba, mediku jauna, Aizarna'ko muturretik etorrita alper bidajea gerta ez dakidan, konsulta egin nai diot bada...

D. Gabino - Zer gertatzen zaizu bada?